Arriaga Antzokia. El precio

  • Noiz

    2019/02/28(e)tik 2019/03/03(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Arthur Miller-en testuak gure gizartea eta gutariko bakoitza jartzen ditu proban.

Bi anaiak familia etxeko ganbaran egin dute topo, 16 urtez elkarrekin hitz egin gabe egon ondoren.

Aurki etxea botako dute, eta Victorrek, erretiroa hartzear dagoen polizia gizon xume batek, eta haren emazte Esther-ek hitzordua egin dute Victorren anaia nagusi eta kirurgialari arrakastatsu Walter-ekin, tasatzailearekin hitz egin eta familiako altzari zaharren prezioa erabakitzeko.

Arthur Miller-ek badu obsesio bat, era magistralean dohain bihurtzen duena: gizakiaren intimitatearen erradiografia egitea.

Kirurgialari batek bezala, gure bizi erabakietako toles ezkutuenak trepanatzen ditu kontu handiz, sakon-sakonean dagoena, adierazgarriena, bistan jarriz era errukigabean.

Eta ispilu batean bezala, gure isla ikusten dugu era batean edo bestean, guztiaren zergatia digeritzeko ahaleginean.

Ordutegia

Saioak

  • Otsailak 28, Martxoak 1 eta 2: 19:30etan
  • Martxoak 3: 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

8,50 - 25 euro /beherapenak

  • Arriagako Lagunak: %20tik %35era bitarte
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
  • Antzerkiko profesionalak: %25
  • Dto. última hora (para los colectivos anteriores, excepto Amigos/as de Arriaga): 50%.
  • Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50.
  • Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70.
  • Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat).

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera