Arriaga Antzokia. Dantza. Ballett Theater Base

  • Noiz

    2019/05/24(e)tik 2019/05/25(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Energia, sotiltasuna eta mistizismoa programa hirukoitz ederrean.

Basileako Antzokiko Baleta, Erdialdeko Europako sorkuntza konpainia garrantzitsuenetako bat, hainbat herrialdetako lehen mailako hogeita hamar bat dantzari biltzen dituena, Arriaga Antzokira dator dantza garaikideko programa hirukoitz batekin.

Oso desberdinak vaina aldi berean osagarriak diren hiru kreazio dakarzkigute.

Lehenengo obra, The fools, Londonen bizi den Hofesh Shechter israeldar koreografo txalotuarena, dantza lan zirraragarri bat da, itzalez betetako mundu batean bizirauteari buruzkoa.

Energia eta intentsitatea, dantza boteretsu eta erritmikoa.

Bigarrena, This is everything, aurrekoaren antitesia da.

Bryan Arias puertorricoar koreografoa, newyorktarra adopzioz, lasaitasuna eta bene-benetako intimitatea transmititzen dituen obra batekin datorkigu, gu geu garena izanik elkarrekin egiaz, modu irekian eta babesteko beharra sentitu gabe komunikatzen garen une bakan horien bila. Sotiltasuna eta dotorezia.

Azkenik, Ballett Theater Basel-ek Day «without» night eskainiko du, Jiří Pokorný txekiar koreografoa sortzen ari den obra (Basilean 2019ko otsailean estreinatuko da).

Obra honetan, pertsiar poesiaz eta mistizismoz jantziko da Pokorný, kontrastez betetako mundu bat eta polaritatearen esentzia deskribatzeko inspirazio iturri gisa.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

12 - 42 euro /beherapenak

  • Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
  • Dantzako profesionalak: %25
  • Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
  • Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
  • Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera