Arriaga Antzokia. Compañía Eva Guerrero: Gorpuztu

  • Noiz

    2019/10/09

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Dantza garaikidea orekaren bilaketaren eta lasai egotearen borrokaren inguruan.

Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musika daukana eta orekaren bilaketaren inguruan dabilena.

Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa.

Eva Guerrero sortzaile bilbotarraren ikerketa bat du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa.

Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da Gorpuztu.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

18 € / beherapenak

  • Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
  • Dantzako profesionalak: % 20ko deskontua
  • Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
  • Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
  • Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera