Arriaga Antzokia. Antzerkia. La Strada

  • Noiz

    2019/05/09(e)tik 2019/05/12(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Mario Gas-ek Federico Felliniren film mitikoaren bertsioa egin eta agertokira eraman du.

Poesiak eta miseriak bat egiten dute gerraosteko Italia islatzen duen obra honetan.

Ama batek alaba inuzente eta lasaia saldu dio zirkuko pultsulari harroputz eta bortitz bati, bere ikuskizun ibiltarian laguntzeko.

Bidean, maitasun arrasto bat sortuko da bien artean, baina ez da mamituko, pultsulariaren harrotasunak eta neskaren lotsak eraginda.

Bakardade sakona bizi dute biek, marjinazio, deserrotze eta miseriaz betetako bizitza, baina zirkuko beste artista batekin egingo dute topo, El Loco-rekin, eta dena aldatuko da.

ampanó jeloskor jarriko da, eta istorioa era tragikoan amaituko da.

Ordutegia

Saioak

  • Maiatzak 9, 10 eta 11. 19:30etan
  • Maiatzak 12. 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

8,50 - 25 euro /beherapenak

  • Arriagako Lagunak: %25
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
  • Antzerkiko profesionalak: %20
  • Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena: Ordu 1 eta 30 minutu

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera