Arriaga Antzokia. Albert Pla: Miedo

  • Noiz

    2019/03/07

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bidaia musikal bat, katarsiaren beldurrak eragiten dituen sentimenduetatik abiatuta.

Albert Plak bidaia kutun eta pertsonal bat proposatzen digu oraingo honetan, antzerki musikal, kontzertu edo errezitaldi teatralaren formatuan.

Haurtzarotik hiltzen garenera arte, badago mamu bat, gure buruan bizi dena eta gure pentsamenduek elikatzen dutena: beldurra.

Eta beldurrak sortzen dizkigun sentsazio, zirrara eta sentimenduetan barrena ibiltzen gara bizi osoan zehar.

Agertokian ohiko beldurren errepaso ironikoa egingo du Plak; norberarenganako beldurra, setiatzen gaituzten mamuak, heriotzak eragiten duen beldur ikaragarria…

Bata bestearen atzetik, abestiak aletuko ditu Plak, norberaren beldurrei aurre egiteko bitarteko gisa.

Eta amaitzeko, barrearen katarsia, askapena.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 8,50 - 25 euro /beherapenak
  • Arriagako Lagunak:%20tik %35era bitarte
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
  • Antzerkiko profesionalak: %25
  • Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
  • Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
  • Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena: Ordu 1 eta 20 minutu

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera