Arrantzaleen Museoa. Erakusketa "Arrainak Bermeon: izena hartu eta izena emon"

  • Noiz

    2018/12/04(e)tik 2019/06/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Gure arrantzaleek harrapatzen dabezan arrainen izenak bereziak dira. Bakoitzak bere zergatia dauko, erakusketa honetan, arrainen izendegia ezagutu ahal izango dogu, baita arrainen izen ofiziala, edo Euskal Herriko kostaldeko herri ezberdinetan erabilitako izena eta zelan ez, Bermeoko berbakeran eta egunerokotasunean daben erabilera.

Erakusketa honek, ondare inmateriala batu eta mantentzeko egina dago, Bermeoko berbak, honen erabilera berezi eta dibertigarria egunerokotasunean.

Arrainen ilustrazio ederrak dabezan bederatzi panel eta ikusentzunezko bateri esker, Arrantzaleen Museora hurbiltzen dan bisitariak “Arraina” zer dan, Europa guztian zelan deitzen jakon, Iberiar Penintsulan kostako herrietako izen nahaste-borrastea eta gainera, Bermeoko herriko arrainen izendegia ezagutu ahal izango dauz.

Ekimenak

Erakusketa hau dinamizatu eta osatzeko, abenduan zehar tailerrak egingo dira. Abenduaren 15ean familiei zuenduta eta 28an 5 eta 10 urte bitartekoentzat Gabonetako tailerren barruan.

Gainera, urtarriletik aurrera taldeentzako bisita gidatu bereziak eskainiko dira erakusketara.

Ordutegia

  • Astelehenak: itxita
  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeak eta jaiegunak: 10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

Arrunta: 3,50€, murriztua: 1,75€

Dohain: zapatu guztietan eta Arrain Azokan (maiatzak 18, 19 eta 20)

Ekimen guztietan parate hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena emotea

  • 946881171
  • arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Informazio gehiago

Azkenik, otsailean erakusketaren informazio guztia batzen daben argitaralpen bat izango da.

Arrantzaleen Museoa. Ertzilla Dorrea. Torronteroko enparantza. 48370 Bermeo (Bizkaia)

Eta gainera