Arkeologiko IV. Mintegia. Museoak eta Lurraldea

Bilbao

Arkeologiko IV. MIntegian parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Bertan Museoen eta Lurraldearen gaineko hausnarketa egingo da eta museoen eremuan ikerketa egiten duten profesionalekin esperientziak eta planteamenduak partekatzeko aukera egongo da.

Mintegiak, lau multzoren inguruan eztabaida zabaltzea proposatzen du.

Hizlari gonbidatu batek aurkeztuko ditu multzoak eta komunikazioekin zabalduak izango dira (eskabideak azaroaren 1ak arte onartzen dira).

Eztabaida gaiak hurrengo hauek izango dira:

  • Museoen Sareak eta Sistemak.
  • Lurraldeko museoak, lurralde musealizatuak eta lekuan lekuko museoak.
  • Museoak eta lurralde bateko ondare kulturalaren kudeaketa.
  • Museoak eta lurralde bateko oroimen kolektiboa.

Mintegiko idazkaritza

  • arkeologimuseoa@bizkaia.eus
  • Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)
  • Telf.: 94 404 09 90 / 97

Eta gainera