Arkeologi Museoa. Zinema arratsaldeak

  • Noiz

    2019/02/12(e)tik 2019/02/20(e)ra

  • Ordua

    19:00retan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Urtero bezala, baina oraingo honetan neguan, lau dokumental aurkeztuko dira Arkeologi Zinemaren sailean.

Horietatik bi Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren artxibotik datoz eta beste biak EiTB-k ekoiztutakoak eta beren sustatzaileen bidez banatutakoak dira.

Dokumental hauei esker iraganera hurbilduko gara, arkeologia bitarteko tresna izanik.

Urrun somatzen den iragana izango da, Hohle Fels-eko (Jura de Suabia, Alemania) kobazuloek, edota Betz-eko uharteak dauden Atlantiar ozeanoen hondoek eramango gaituztena.

Halere iragan hurbilagora eramango gaituzte Gurst eko errefuxiatu-zelaiek (Bearn, Frantzia) edo “Vasconiako Historia bat” telesail ezagunean jasota dauden gure historiako pasarteek.

Ordutegia

Otsailak 12, 13, 19 eta 20.
19:00retan

Izen-emateak

Mallonako Galtzadak, 2. Bilbo / Prim kalea z/g. 48006. Bilbo

Puntualtasuna eskatzen da, mesedez.

Tokia: Arkeologi Museoko Mallona aretoa

Plaza mugatuak tokia bete arte

Aurretiko erreserba egitea gomendatzen da 94 404 09 90 zenbakira deituz edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera