Arkeologi Museoa. Mulieres Emakumeak Augusta Emeritan

Arkeologi Museoa. Mulieres Emakumeak Augusta Emeritan
  • Noiz

    2018/10/09(e)tik 2019/02/03(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Emakumeek Erromatar Inperioko mendebaldeko orain dela 2000 urteko probintzia-hiriburu Augusta Emeritan (gaur egungo Mérida) izan zuten zereginaren isla diren eskulturak, hilarriak, estelak eta objektu arkeologiko bitxiak ikusgai jarriko dituen erakusketa.

Eta ikuskera handitzeko, Inperioaren inguruko toki bati begira, Euskal Herrian aurkitutako pieza batzuekin biribilduko da erakusketa, Higuer Lurmuturrean (Hondarribia) aurkitutako brontzezko jainkosen irudikapenak edo Orduñako Faustina irudia duen txanpon bezalakoak.

Objektu horien bitartez, emakumeek erromatarren garaian izan zituzten askotariko funtsezko alderdiak ezagutuko ditugu: publikoak edo erakundeetan izandakoak, nahiz pribatuak, erlijioan edo kulturan egindakoak ahaztu gabe.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era

Igande eta jaiegunetan
10:30etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak
Orokorra: 3 €

Tarifa murriztua: 
1,50 € (erretiratuen txartela; 65 urtetik gorakoak; 26 urtera arteko gazteak; desgaituak; langabetuak eta 10eko taldeak edo hortik gorakoak)

Bisita gidatuak: 
10 € (gutxienez 10 pertsona), aurretik deitu behar da

Eskola taldeak: 
ikasleko 1 €

Doako sarrera: 
12 urtetik beherakoak; Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18a) eta ICOM txartela

Museoaren eguna: ostirala

Informazioa eta erreserbak
944 040 990
arkeologimuseoa@bizkaia.eus

Antolatzaileak
Bizkaia-Arkeologi Museoa
Méridako Erromatar Arteko Museo Nazionala
Oiassoko Erromatar Museoa (Irun).

Hizkuntza: Euskera / Gaztelania

Bisitaldiak asteazken eta ostiraletan 17:00etan. Aurretiko erreserba

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera