Arkeologi Museoa. "Lehoiak elurrean" erakusketa

  • Noiz

    2019/02/27(e)tik 2019/07/14(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Oso bitxia ematen badu ere, orain dela urte asko, Goi Pleistozenoan (duela 126.000-11.700 urte bitartean), gaur egun Afrikako sabanetan bizi direnak baino handiagoak ziren lehoi talde batzuk ibiltzen ziren gure lurraldeetako mendi eta haranetan zehar.

Erakusketan, Arrikrutzeko lehoiaren eskeletoarekin batera (Iberiar Penintsulan ezagutzen den osoena), garai hartako beste animalia karniboro batzuen fosilak ikusi ahal izango dira; esaterako, Obarretako kobazuloan (Bizkaian) aurkitutako kuoi baten buru-hezur bat.

Kuoia txakur antzeko animalia bat da, otsoa baino txikiagoa baina azeria baino handiagoa; gaur egun, Asian ikus daiteke.

Era berean, Askondoko koban (mañaria, Bizkaia) aurkitutako leizeetako hartz baten buru-hezurra edo Carrioneko (Pinilla del Valle, Madril) aztarnategiko hiena heldu baten buru-hezurra ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Azken aztarna hori Atxagakoban (Forua) aurkitutako beste fosil batzuen antzekoa da.

Jarduera osagarriak egongo dira (bisita gidatuak, irteerak, tailerrak, etab).

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera
    10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
  • Igande eta jaiegunetan
    10:30etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

Orokorra: 3,50 € €

  • Tarifa murriztua:
    2,00 € (erretiratuen txartela; 65 urtetik gorakoak; 26 urtera arteko gazteak; desgaituak; langabetuak eta 10eko taldeak edo hortik gorakoak)
  • Bisita gidatuak:
    10 € (gutxienez 10 pertsona), aurretik deitu behar da
  • Eskola taldeak:
    ikasleko 1 €
  • Doako sarrera:
    12 urtetik beherakoak; Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18a) eta ICOM txartela
  • Museoaren eguna: ostirala

Informazio gehiago

  • 944040990
  • arkeologimuseoa@bizkaia.eus

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera