Arkeologi Museoa. Ibilbide arkeologikoak: Leintz Gatzaga museoa ta hiribildua / Dorletako Santutegia

Bilbao

El Pobaleko burdinolak eta Arkeologi Museoak arkitektura hidraulikoa eta arkeologia bateratzen dituen ibilbide hau antolatu dute. Ibilaldian zehar, gutxienez V. mendetik ustiatua izan zen gatz-iturburu baten inguruan historikoki sortutako paisaia bat ikusiko dugu.

Gatzagen ustiaketa: Mendeetan zehar, ur gatzatua iturburutik egurrezko edo ferratutako kuboetan edo putzupadetako gurpil hidrauliko batekin ateratzen zen.

Ura egurrezko konduktuetatik kanalizatu egiten zen putzu batera arte eta gero hortik burdinazko pertzetara edo “dorla”-tara sakabanatzen zen hauetan egosteko.

Honela ura lurrundu egiten zen eta kristalizatutako gatza ontziaren hondoan gelditzen zen.

Dorletako Santutegia: Iturburua inguruko herritarrentzat aberastasun iturria izan zen IX. mendetik edo aurretik ere.

Beraien hildakoak baseliza txiki baten alboan kokatutako hilerri batetan lurperatzen zituzten eta handitzen eta berritze lanen ostean baseliza hori gaur egungo santutegian bilakatu da.

Hilerri honetatik, oraindik ikertu eta induskatu gabe dagoena, lauza hilobi bat baino ez da ezagutzen.

Hiribildua: Gatz iturburutik hurbil eta garrantzizko komunikabide baten alboan, Meseta eta Kantauri isurialdeko portuak lotzen zituena Arlaban mendatetik, hirigune txiki bat sortu zen, Alfonso XI Gaztelako monarkak, 1330.urtean, herri-gutuna eman ziona.

Oraindik, gaur egun, egiturak eta kale arrastoak, harresi eta erdi aroko ateen aztarnak gelditzen dira.

Espazio honetan esku-hartze arkeologikoak burutu dira eta hauei esker badakigu 1498.urtea baino lehen hiribilduko eraikuntza gehienak egurrezkoak zirela.

Argibide gehiago

Tarifak

45 €

Informazio gehiago: Ibilbidea

Plaza mugatuak

Azaroaren 15era arteko izen-ematea.

Aurretiko erreserbarekin.

Informazio ta erreserbak

  • 944040990
  • arkeologimuseoa@bizkaia.eus

Arkeologi Museoa. Mallonako galtzada, 2. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera