Architecture effects

  • Noiz

    2018/12/05(e)tik 2019/04/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Guggenheim Bilbao Museoaren eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoaren arteko ekimen bateratu batean oinarrituta, Architecture Effects erakusketak begirada berritzailea proposatzen du aro digital bete-betean artearen eta arkitekturaren artean gertatzen diren konexio eta elkarrekikotasunen gainean.

Erakusketaren jatorria Museoaren eraikina bera izan da: 1997an inauguratu zen, bitarteko informatikoekin garatu eta gauzatutako arkitekturaren lehen adibide magistral gisa, eta hurrengo hamarkadetan diziplina horren arrakasta birdefinituko zuen "efektu" komunikatibo eta ekonomikoen paradigma izan zen.

Aro digitaleko beste gertaera gogoangarri batzuk aztertuz eta konektatuz, arku konparatibo bat marraztuko du erakusketak, sare sozialetan, adimen artifizialean eta errealitate areagotuan oinarritutako kulturak une gorena duen honetan.

Erakusketak hainbat artista garaikideren obrak identifikatzen ditu komunikazioaren, ekonomiaren, irudiaren, artearen eta arkitekturaren arteko fusioaren sintoma gako gisa, eta gaur egungo itzal handiko arkitekto eta diseinatzaile berritzaile batzuen esku-hartze espezifikoekin batera aurkeztuko ditu.

Komisarioak: Troy Conrad Therrien eta Manuel Cirauqui

Ordutegia

  • Asteartetik igandera:
    10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera