Antzerkia. Obabakoak

  • Noiz

    2017/10/18(e)tik 2017/11/26(e)ra

  • Non

    Teatro Arriaga Antzokia

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Calixto Bieitok eszenara eraman du nazioartean gehien zabaldu den euskal eleberriaren arnas poetikoa.

Bernardo Atxagak 1988. Urtean “Obabakoak” aurkeztu zuen, alegia, azken hamarkadetan gehien saritu den euskal eleberria. Bertan, OBABAKO unibertso literarioan barneratzen gaitu, Macondo, Yoknapatawpharekin ahaidetutako lurraldea, edo Eskualdea, non pertsonaia desberdinen istorioak gertatzen diren, besteak beste: bere gutunen bidezko amodio  istorioa gogora ekartzen duen geografiako irakaslea, bakardadeari aurre egiten ikasi behar duen andereño gaztea, kalonje eta basoan galdutako haur baten arteko harremana, edo eskolako argazki zahar bat handiagotzerakoan xehetasun harrigarri bat aurkitzen duen idazlea…

Calixto Bieitok, Europako idazle ospetsuenetariko eta antzoki honen arduradun artistikoa, bere gain hartu du literatur lan honen arnas poetikoa eszenara eramateko erronka, alegia: nazioartean arrakasta handiena izan duen euskarazko liburua.

Bieito egokitzapen aske honetan, pertsonaiak amodioz, desioz, oroigarriz, beldurrez eta zalantzez beteriko giza pertsonaia bezala agertzen dira. Haurtzaroaren urrutiko eta antzinako mundu horretan gertatzen diren istorioak, non Freud izena ez zegokion gure hiztegiari. Mundu bat fantasiaz, ikuskizunez beteta, irudiak memoriaren gauean, eta gure izakiaren txoko ezkutuenetan gordeta.

Obabakoak konposizio poetikoa, bisuala eta fisikoa izango da, eta bertan animaliak gizakiekin eta basoak gure kideekin nahastuko dira. “Gesamtkunstwerk” txiki bat.

Ordutegia

Saioak

Urria. Euskeraz

  • Urriak 18 eta 19. 11:00etan  Taldeak
  • Urriak 19, 20 eta 21. 20:00etan 

Azaroa. Gaztelaniaz

  • Azaroak 23, 24 eta 25. 20:00etan 
  • Azaroak 26. 19:00etan 

Argibide gehiago

Tarifak

  • 6,50 - 20 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek:%25

Antzezlana bi bertsiotan eskainiko da: euskaraz eta gazteleraz.

Ikuskisuna BBK-ren babesarekin.

Eta gainera