Amie Siegel. Negua

Amie Siegel. Negua
  • Noiz

    2017/11/23(e)tik 2018/03/11(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hainbat esanahi-maila agerrarazten ditu bere instalazio zainduetan Amie Siegel-ek (Chicago, 1974), lantzen dituen bitartekoen bidez: zinema, bideoa, argazkia edo soinua. Kontakizunak espazio eta lurralde gisa darabiltza, dokumentu eta gailuak, berriz, memoria, desira eta errealitatearen lekuko moduan; hala, artistak filmaren eta horren gauzatzearen testuinguruaren arteko harremana jartzen du zalantzan. 

Zinemagintzako produkzio eta posprodukzioan irudiak eta soinuak duten loturaren inguruko gogoeta planteatu du Siegelek aspalditik, eta gogoeta horretan izan du eskala handiko Negua (2013) instalazioak sorburua; halaber, bideoartistak forma irekiari heltzeko duen moduaren eredu da lana, eta orain arte egindako obrarik erradikalenenetako bat da.

Neguaren aurkezpen bakoitzean, Siegel tokiko eragileekin aritzen da lankidetzan, musikari, aktore edo soinu-teknikariekin; hala, artelanak behin-behineko kokapenarekin duen harremanean sakontzen du, eta ekoizpen-gune ibiltari batean birkokatzen du produkzioa.

Modu horretan, apokalipsiaren ondorengo kutsua duen film iradokitzaile honen emanaldi bakoitza zuzeneko soinu-bandarekin berrinterpretatzen da, etengabeko aldaketan: offahotsak, soinu-efektuek eta musikak partitura bizi bat eratzen dute, artelanaren emanaldi bakoitzak irauten dituen 30 minutuetan. Bikoizketa bat baina areago, Neguan etengabeko bikoiztura bat gertatzen da, soinu-gidoi desberdinen arabera film-irudiek duten aldakortasuna nabarmentzen duena. Ezaugarri horren ondorioz, giroa eta emozioen bizitasuna areagotu eta gutxitu egiten dira proiekzio bakoitzean. Ian Athfield arkitekto historikoak diseinatutako bizitoki biomorfo txurietan filmatu zen Negua, Zeelanda Berriko kokapen urrunetan, eta itxuraz Lurreko azken giza komunitatea denaren bizitza islatzen du.

Pertsonaiek ingurune desertuari edo galdutako zibilizazioaren erlikiei begiratzen diotenean, gerra nuklear batean edo hondamendi ekologiko batean pentsatzen dugu. Arkitektura eta attrezzoa futuristak eta zaharkituak dirudite aldi berean. 

Txoriek, konkretuki, paper berezia dute, antza, biziraun duten pertsonen nostalgiari dagokionez. Ageri diren toki eta objektuen itxura ezagunak arroztasun sentsazio lausoa indartzen du, eta filmaren soinu-banda bilakatzen da gakoa, lanari zentzu posible bat emateko.

Negua lanaren aurkezpen honek grabatutako soinuaz eta zuzeneko emanaldiez lagundutako proiekzioak txandakatzen ditu, eta aukera ematen die bisitariei erakusketa-aretoa produkzio eta sormenerako gune aktibo gisa hauteman dezaten. Artelana Auckland-eko Trienaleak enkargatu zuen 2013an, eta Europan lehen aldiz dago hemen ikusgai, Guggenheim Bilbao Museoan.

Ordutegia

Asteartetik igandera:
10:00etatik 20:00etara 
Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:
Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 
Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.
Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera