Aljeria: euskal enpresentzako negozio aukerak

  • Noiz

    2017/04/27

  • Non

    Torre Iberdrola Dorrea

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Afrikako herrialde handiena da Aljeria, Mediterraneo itsasoa du iparraldeko muga, eta 1000 kilometrotik gorako kostaldea du. 40 milioi biztanle ditu, eta beren batez besteko adina 27,8 urte da (Euskadikoa, 43 urte).

2000. urtean, Aljeriako Gobernuak politika bat jarri zuen martxan nekazaritza eta elikadura sektorea birgaitzeko, berregituratzeko eta ekonomian integratzeko, iruditu zitzaielako sektore itxaropentsua zela dibertsifikazio ekonomikorako eta biztanleriaren oinarrizko elikadura beharrak asetzeko.

Une honetan Aljeriak aukera paregabeak eskaintzen dizkio Euskadiri enpresen arteko lankidetzarako, mundu osoan nekez aurki baitaitezke hain onak beste inon. Hazteko duen potentzialak eta teknologia eta berrikuntza sartzeko beharrak aukera handia zabaltzen dute euskal enpresentzat negozio berriak garatzeko. nekazaritza eta elikadura sektorean bereziki, produktu eraldatzeko teknologia ezak aukera zabala ireki du teknologia eta know how-a esportatzeko eta Euskadiko enpresekin lankidetzak sortzeko.

Ontzigintzaren sektorean, berriz, ontzien eraikuntzan teknologia berriak txertatzeak aukera estrategikoak irekiko ditu euskal enpresentzat. Zalantzarik gabe, gaur egun Aljeria jomuga aparta da Euskadirentzat, hala saltzeko nola erosteko, eta aukera horien guztien berri emango da jardunaldi honetan.

Ordutegia

08:45etatik 10:45etara

Aurkezpen hori frantsesez izango da, eta esan osteko interpretazio zerbitzua eskainiko da

Eta gainera