Alex De La Iglesia solasaldia

Alex De La Iglesia solasaldia
  • Noiz

    2018/06/25

  • Ordua

    18:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sundance Shorts film laburren nazioarteko lehiaketaren baitan, SundanceTV kateak Álex de la Iglesiaren hitzaldi bat antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean, aurtengo edizioaren amaierako ekitaldi gisa.

Zinema-zuzendari entzutetsu hori Perfectos desconocidos, El día de la bestia edo La comunidad bezalako filmen egilea da, eta oraingoan, lehenengo sormen-prozesuaren inguruko esperientzia partekatuko du.

Zinemazaleei zuzendutako doako jarduera da, eta horren aurretik, Espainiako 2017ko edizioa irabazi duten film laburrak proiektatuko dira.

Hitzaldia ikusteko Communityn sartzea beharrezkoa da, hau da, Guggenheim Bilbao Museoak sortutako arte eta kulturaren inguruko komunitatea. 

Ordutegia

18:30etan. Ateak irekitzea eta Photocall-a
18:45etan. Espainian irabazle suertatu diren bi film laburren proiekzioa eta Álex de la Iglesiarekin elkarrizketa

Argibide gehiago

Tarifak
Sarrerak txarteldegietan eta webgunean eskuragarri, doan.

Eta gainera