Alberto Giacometti. Atzera begirakoa

  • Noiz

    2018/10/19(e)tik 2019/02/24(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Mundua ikustea, ulertzea, hura biziki sentitzea eta esploraziorako dugun gaitasuna ahalik eta gehien handitzea.

Hitz horien bitartez definitu zuen artistak berak bere ibilbidean zehar izan zuen sormenerako bulkada.

XX. mendeko itzal handieneko eskultore-pintore bati eskainitako atzera begirakoa da erakusketa: Alberto Giacometti-ri (1901–1966) hain zuzen.

2017ko maiatzean ekin zion bideari erakusketak Londreseko Tate Modern-en, eta Parisko Fondation Giacometti-ren babesa eta mailegu andana ditu, artista suitzarraren garai guztietako funts bikain eta zabalak baitauzka erakunde horrek: garai kubista eta surrealistatik hasi, eta 1940ko hamarkadatik bere bizitzako amaierara arte egindako obra-multzoraino.

Eskultura, pintura eta marrazkiek osatuko dute erakusketa, eta gaur egunera arte sortzaile-belaunaldi askoren erreferente izan den artistaren obra berritzaileari eskainitako osoenetako bat izango da.

Tate Modern Museoan eta Bilbon baino ezingo da Femmes de Venise multzo bikaina ikusi, azken aldiz Veneziako Bienalean erakutsi zena bere osotasunean, 1956an.

  • Komisarioak: Catherine Grenier eta Petra Joos
  • Komisario laguntzailea: Mathilde Lecuyer-Maillé

Ordutegia

  • Asteartetik igandera:
    10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa, Giacometti Fundazioarekin (Paris) lankidetzan.

Guggenheim Bilbao Museoa.. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera