ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa

  • Noiz

    2018/10/06(e)tik 2019/06/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Obrak amaitzen direnean, eraikin zaharra ABC Museoaren alfabetoa izeneko erakusketarekin inauguratuko da berriz; horrek Kirmen Uribe idazlearen laguntza izango du.

Kronologiaren eta eskolen araberako ohiko muntaiaren ordez ordena alfabetikoari jarraituko zaio erakusketa honetan.

Zehazki, eraikin zaharraren hogeita hamar aretoetako bakoitzak hitz batekin zerikusia duten obrak hartuko ditu.

A letratik Z letrara, areto bakoitzari hitz bat egokituko zaio, gure inguruko hizkuntzetako batean: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez.

Ordutegia

  • Zabalik
    • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
    • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Itxita
    • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
    • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 9,00 €
  • Murriztua: 7,00 €
    • Ikasleak
    • 25 urtetik beherakoak
    • 65 urtetik gorakoak
    • 15 pertsonatik gorako taldeak
  • Familia ugarientzat: 4,50 €

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak.
    3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azalpenezko ibilbidea, aldi baterako erakusketan zehar.
    3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarri. Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Doan

  • Museoaren Lagunak
  • ICOM
  • 12 urtetik beherakoak
  • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
  • Minusbaliatuak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio).
  • Langabeak

Artean Bonoa

16,00 €
Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko. Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera