AALk Smart Aging Prizeren 2. edizioa antolatu du

  • Noiz

    2018/01/01(e)tik 2018/03/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Martxoaren 30a arte zabalik egongo da epea AAL programak antolatzen duen Smart Aging Prize sarian hautagai izateko. Helburua pertsona zaharrek gizarte bizitzan parte-hartze osoa izan dezaten errazteko teknologia digital berritzaileak erabiltzen dituzten produktu eta zerbitzurik onenak errekonozitzea da.   

AAL -Bizitza Aktibo Lagundua- Europako finantziazio programa bat da, zahartze aktibo eta osasuntsurako IKT konponbideak garatzen dituena. Helburua pertsona zaharren bizi kalitatea hobetzea eta, aldi berean, IKT teknologien bidez industria oinarria indartzea da.

Zilarrezko ekonomia Bizkaiko Foru Aldundiaren helburu estrategikoetako bat da eta, Unai Rementeriak azaldu zuen bezala, errealitate horren inguruan industria eta zerbitzu sektore bat artikulatu nahi da zaharrok egunero izango ditugun arazoei konponbidea emateko eta jarduera ekonomikoa eta kalitatedun lana sortzen laguntzeko.

Bizkaiko hainbat startup jada sektore horretan lanean ari dira eta Smart Aging Prizereko hautagaiak eta aurten Bilbon burutuko den  AAL Forumeko protagonistak izango dira.

Izen-ematea
http://challengeprizecentre.org/apply/

Eta gainera