68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018

  • Noiz

    2018/11/07(e)tik 2019/04/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Erakusketa 1968. urte enblematikotik abiatzen da –Gaur taldearen fundazioa baino bi urte geroago–; hain zuzen, une horretan sartu zen 40ko hamarkadan jaiotako euskal artisten belaunaldi berria agertoki artistikoan, eta eremu hori Euskal Eskolako taldeetako kide beteranoekin partekatu zuen.

Ibilbidea bost hamarkada geroago bukatzen da, 2018an, egungo sortzaileen esperientzia artistiko berrienekin.

Aldi horretan, emakumeek egindako arteak protagonismo handiagoa hartuko du pixkanaka.

Ia-ia 150 obra (pintura, eskultura, argazkigintza, bideoartea eta paperaren gaineko obra) eta zenbait belaunalditako 100 artista inguru biltzen dituen hautaketa zabal honek aukera emango du, batetik, ezagutzeko artea modernizatzeko zein modu egon ziren azken mende aldaketan inguru berezi honetan, eta, bestetik, baloratzeko hemen hasi diren ibilbide pertsonal zein kolektiboek zer garrantzi izan duten Estatu mailan eta nazioartean.

Erakusketaren abiapuntua Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduma izango da, eta horri bilduma pribatuen eta beste erakunde publiko batzuen mailegu aipagarriak gehituko zaizkio –Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala, Bartzelonako Museu d'Art Contemporani, ARTIUM edota Basileako Kunstmuseum–.

Hain zuzen ere, erakunde horien bildumen interes-puntu nagusietako bat euskal arte garaikidea izan da.

Diskurtso kronologiko bat egingo da, zeinean artistak eta haien obrak artxiboko materialekin eta dokumentuekin (prentsa, liburuak, idazkiak edo ikus-entzunezko materiala) batera egongo baitira.

68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketak museoaren eraikin moderno osoa hartuko du (BBK aretoa, eta 32. eta 33. aretoak).

1970ean inauguratu zen gune hori, eta garai hartan arteak erakundeetan izan zuen ibilbidearen osagai garrantzitsua da.

Miriam Alzuri, Begoña González eta Miguel Zugaza museoko kideen komisariotzapean egindako erakusketaz gainera, adituen testuekin osatutako katalogo bat egingo da.

Katalogoko testu horiek informazio berria eskainiko dute Euskadin 1968tik gaur egunera arte izan diren adierazpen artistikoen azterketarako.

Halaber, irekita egongo den bost hilabeteetan, zine- eta musika-zikloak nahiz hitzaldiak antolatuko dira erakusketa osatzeko, baita hezkuntza-programa zabala ere; horrela, ikusleek aukera izango dute artearen bidez urte hauetan egon diren aldaketa politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak berraztertzeko.

Ordutegia

Zabalik

Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara

Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)

Itxita

Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako

Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 9,00 €
  • Murriztua: 7,00 €
    • Ikasleak
    • 25 urtetik beherakoak
    • 65 urtetik gorakoak
    • 15 pertsonatik gorako taldeak
  • Familia ugarientzat: 4,50 €

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak.
    3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azalpenezko ibilbidea, aldi baterako erakusketan zehar.
    3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarri. Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Doan

  • Museoaren Lagunak
  • ICOM
  • 12 urtetik beherakoak
  • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
  • Minusbaliatuak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio).
  • Langabeak

Artean Bonoa

16,00 €
Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko. Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

BBK eta 32. Aretoak

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera