2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Zenita berdea.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Zenita berdea.
  • Noiz

    2017/10/07(e)tik 2017/10/14(e)ra

  • Ordua

    Larunbatetan, hilak 7 eta 14, 16:00etan, eta igandeetan, hilak 8 eta 15, 11:00etan.

  • Web

    Bisitatu

Nerbioi Ibaizabal

Oinezko ibilbide gidatua.

Zenita moduko auzoetan, duela 1.500 urte baino gehiago sortu ziren horietan, dago Elorrio herriko jatorria. Ibilbide honek oso elementu etnografiko interesgarriak erakutsiko dizkigu, baita auzo horiek iraganean izan zuten funtzionamendu komunitario eta beregaina ere: baserria espazioa kudeatzeko egitura gisa, baselizak eta hilerriak; kofradiak gizartea antolatzeko elementu gisa, etab. Gainera, Zanitaolea errota abian ikusteko aukera izango dugu. Ibilbidea bukatzeko, Argiñetako hilerria bisitatuko dugu.

Ordutegia

Larunbatetan, hilak 7 eta 14, 16:00etan, eta igandeetan, hilak 8 eta 15, 11:00etan.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
  • Elkargunea: Elorriko Turismo Bulegoa.
  • Antolatzailea: Elorrioko Udala.
  • Informazioa eta erreserbak: 
    • 946 820 164.
    • info@elorrioturismo.eus
    • www.elorrioturismo.eus

Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera