2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Urduñako izenak: paiasaiaren ahotsa

  • Noiz

    2017/10/28

  • Ordua

    10:00

La Choza zelaietatik abiatuta, Félix Mugurutzaren eskutik, ibilbide bat egingo dugu natura betebetean, Garondoko, Lendoñobeitiko eta Gurpideko gurdi-bide zaharrak berreskuratuz. Ibili ahala, izenek mendeetan zehar arretaz gorde dizkiguten altxor baliotsuak agerraraziko ditugu; izenok azalduko digute nola interpretatu zuten unibertsoa sortu zituzten pertsonek eta nola moldatu zuten gogoan, bereganatu arte, inguratzen zituen paisaia. Izan ere, toponimia magikoa da: paisaian benetan egon gabe presente dagoen zerbait.

Ordutegia

Larunbatean, urriak 28, 10:00etatik 13:00etara.

Argibide gehiago

Informazioa eta erreserbak:

945 384 384 eta turismo@urduna.com

Lekuak mugatuak dira. 

Elkargunea:

Las Campas aparkalekua (La Choza).

Hizkuntza:

Euskara.

Antolatzailea:

Urduñako Udala. 

 

Bost kilometroko ibilbidea. Arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da.