2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Oraina: paisaia begiradan.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Oraina: paisaia begiradan.
  • Noiz

    2017/10/29

  • Ordua

    (Egun osoan)

Mungialdea eta Txorierria

Txelu Angoitiaren argazkigintza-lantegia.

“Paisaia begiradan” argazkien bidezko gogoeta da, pertzepzioak paisaia eraikitzean duen garrantziari buruz: zer da? Inguratzen gaituen zerbait da edo barruan daramaguna ere bada? Helburu zehatzik gabe eta bide ofizialetatik kanpo, jakin-minak eta norberaren interesek soilik gidatuta, noraezean ibiltzea hiri-paisaia esperimentatzeko modu desberdin bat izango da. Lantegi honetan, ibilaldiak eta argazki-ikuspegiak begiratzeko modua aldatzen lagunduko digute eta paisaiarik ezezagunena antzematera hertsatuko gaituzte.

Ordutegia

(Egun osoan)

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
  • Elkargunea: Kurutzesantu Museoa (Turismo Bulegoa).
  • Antolatzailea: Txelu Angoitia, Durangoko Turismo Bulegoarekin elkarlanean.
  • Informazioa eta erreserbak: 946 033 938.

Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera