2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Ondare Aretoa: Paisaia eraldatuak

  • Noiz

    2017/10/03(e)tik 2017/11/30(e)ra

Bilbao

Erakusketa.

José Luis Ramírez Ortiz ingeniari eta argazkilariaren obra ezagutzeko aukera, joan den mendeko 70eko hamarkadatik Bilbo eta haren inguruneko argazkiak egin baititu eta duela gutxi Bizkaiko Agiritegi Historikoari bere obra guztia eman baitio dohaintzan.

Ondare Aretoan ikusgai jarri diren bildumak egileak lagunduta begietsi ahalko ditugu eta hiri-paisaiaren eraldaketa azaltzen dute, baina, era berean, argazkien beraien aldaketa erakutsiko digute, baita argazkilariak lau hamarkada horietan paisaiei aurre egiteko izan duen modu pertsonalaren aldaketa ere.

Ordutegia

10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era

(igandeetan eta jaiegunetan, itxita)

Elkargunea:

Ondare Aretoa. Maria Diaz Harokoa 11.

Antolatzailea:

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa.

Informazioa:

944 067 737.

Eta gainera