2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Lea ibaiko estuarioa.

Lea ibaiko estuarioa.
  • Noiz

    2017/10/15

  • Ordua

    11:00etan.

Lea Artibai

Oinezko ibilbide gidatua.

Ibilbide horrek gizakiok Leako haranean utzi dugun aztarna hurbiletik ezagutzeko bidea emango digu. Oletatik ibaiaren bokaleraino, Lekeitio eta Mendexa artean, arroko ekoizpen- eta gizarte-eraldaketaren arrastoak ikusiko ditugu: presak (adibidez, Burdiñolakoa), padurak, hezeguneak, Zubietako jauregi barrokoa, erriberako ontziola tradizionalak, hariztiak, Isuntzako marea-errota, Arropaingo antzinako portua… hitz batean, mendeetako baliabide naturalen aprobetxamendua erakusten duen paisaia aberatsa.

Ordutegia

11:00etan.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara.
  • Elkargunea: Oleta (Ugaran auzoa, Amoroto).
  • Antolatzailea: Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa.
  • Informazioa eta erreserbak: 946 844 423.
  • Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera