2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak.Kostaldeko paisaia Bakion.

  • Noiz

    2017/09/14(e)tik 2017/09/20(e)ra

  • Ordua

    Bisitaldi gidatua: larunbatean, hilak 14, eta igandean, hilak 15, 10:00etatik 13:00etara. Mahai ingurua: ostiralean, hilak 20, 19:30ean.

Busturialdea

Bisitaldi gidatuak, mahai-ingurua eta eskola-lantegia.

Hiru jarduera kostaldeko paisaiaren aberastasuna aztertzeko. Herriko zenbait lorategi, basa-belardi bat eta Bizkaian eraiki gabe geratzen den kostaldeko ordoki eskas-eskasetako bat bisitatuko ditugu. Parajeak elkarren oso desberdinak dira, eta, horiei esker, gure ingurunearen dibertsitateaz ohartuko gara eta ohiko lorategiak eta basa-espezieak berreskuratzeko erabiltzen direnak bereizten ikasiko dugu. Gainera, paisaiaren kudeaketari buruzko mahai-inguru bat eta Urkitza ikastetxeko ikasleekiko lantegi bat proposatzen ditugu.  

Ordutegia

  • Bisitaldi gidatua: larunbatean, hilak 14, eta igandean, hilak 15, 10:00etatik 13:00etara.
  • Mahai ingurua: ostiralean, hilak 20, 19:30ean.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
  • Elkargunea: Txakolingunea.
  • Antolatzailea: Bakioko Udala.
  • Informazioa eta erreserbak: 946 193 395.

Lekuak mugatuak dira.

Oharra: bisitaldietarako, arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da. 

Eta gainera