2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak.Industriarentzako ura. Errekatxo haranaren urtegiak.

  • Noiz

    2017/10/07

  • Ordua

    10:30etik 14:00etara.

Ezkerraldea

Oinezko ibilbide gidatua.

Errekatxoa oso ekosistema interesgarria da. Bisitaldian ikusiko dugu nola paisaia hori industrializazio-prozesuaren ondorioa den, siderurgiako hozte-prozesuetarako ur asko eskatu baitzuen. Hor bi urtegi egin ziren: Urtegi Zaharra (1899): hark izan zuen Estatuan eraiki zen lehen hormigoizko presa, eta bertako urek Bizkaiko Labe Garaiei zerbitzu ematen zieten. Eta Sefanitroren urtegia (1947): hark desagerrarazi zuen Aranguren oinetxea, eta haren errota-ola eta Sorkundearen baseliza.

Ordutegia

10:30etik 14:00etara.

Argibide gehiago

  • Elkargunea: Gorostiza Kiroldegiko aparkalekua.
  • Antolatzailea: Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea.
  • Informazioa eta erreserbak: actividades.avpiop@gmail.com

Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera