2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Hormigoizko paisaiak

  • Noiz

    2017/10/02(e)tik 2017/10/31(e)ra

Eskuinaldea

Argazki-erakusketa.

Argazki-erakusketa Burdin Hesia defendatzen zuen obra izugarria begiesteko eta Bizkaiko lurraldean hamarkadetan mutu iraun duela ikusteko.

1936 eta 1937 bitartean, haren eraikuntzak Bizkaiko paisaia, oro har, eta Berangokoa, bereziki, aldatu zituen.

Lubakiek eta hormigoizko obrek landak eraldatu zituzten eta larretan nabarmendu ziren, eraitsi zituzten arte. Urte batzuk geroago, pinuek eta eukaliptoek magalak estali zituzten; oteak eta iratzeek bideak estali zituzten.

Paisaia horiek gaur gure historiara eta gure ondarera eramaten gaituzte.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara

Hizkuntza:

Euskara/gaztelania.

Elkargunea:

Berangoeta Kultur Etxeko ekitaldi-aretoa (Simon Otxandategi 64).

Antolatzailea:

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa eta Berangoko Udala.

Informazioa:

946 682 143.

burdinhesia@berango.org 

Eta gainera