2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak.Historia pasaian.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak.Historia pasaian.
  • Noiz

    2017/10/07

  • Ordua

    09:30ean (gutxi gorabeherako iraupena: 4 h).

Busturialdea

Bisitaldi gidatua.

Bisitaldi gidatu interesgarri honetan, basoak eta ahanzturak ezkutatu duten gerrako paisaiak ezagutu ahal izango ditugu. Urteak joan ahala, Sopelako eta Berangoko Burdin Hesiko eraikuntzak eraitsi egin dira eta gaur egunera arte iritsi zaizkigun hondarrak landarediak estalita egon dira urte askotan, segak eta suak argitara eman dituzten arte. Era berean, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa bisitatzeko eta Bizkaiko historiaren duela gutxiko fase hori ezagutzeko aukera edukiko dugu.

Ordutegia

09:30ean (gutxi gorabeherako iraupena: 4 h).

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
  • Elkargunea: Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa (Simon Otxandegi 64, Berango) (1. taldea).
  • Antolatzailea: Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa, Sopelako Udala eta Berangoko Udala.
  • Informazioa eta erreserbak: 946 682 143.
    burdinhesia@berango.org

Lekuak mugatuak dira.

Oharra: eskaria dela-eta bigarren talde bat sortu beharko balitz, bisitaldia larunbatean, hilak 21, 09:30ean egingo litzateke, Urkoko futbol-zelaiko aparkalekutik (Sopela) irtenda.

Eta gainera