2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Hiriko begiradak: Bilbo, German Elorzak ikusita.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Hiriko begiradak: Bilbo, German Elorzak ikusita.
  • Noiz

    2017/10/27(e)tik 2017/10/31(e)ra

  • Ordua

    Astelehenean, hilak 30, 11:30ean, eta asteartean, hilak 31, 16:00etan.

Bilbao

Erakusketa eta bisitaldi gidatua.

Hiriko begiradak erakusketaren asmoa Germán Elorzaren obra, Bizkaiko 1932 eta 1974 bitarteko argazki-kronika luzeenetako bat, jendearengana hurbiltzea da. Gainera, EAH-AHE berreskuratzen, kontserbatzen eta herritar guztien esku uzten ahalegintzen ari den dokumentu-ondare publiko hori ezagutaraziko digu. Erakusketa urriaren 27an inauguratuko da, eta data hori ez da ausazkoa, Ikus-entzunezko Ondarearen Munduko Egunarekin bat datorrelako eta horretan parte hartu nahi dugulako.

Ordutegia

  • Erakusketa: ostiraletik, urriak 27, aurrera.
  • Bisitaldi gidatuak: astelehenean, hilak 30, 11:30ean, eta asteartean, hilak 31, 16:00etan.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
  • Elkargunea: Euskadiko Artxibo Historikoko sarrera.
  • Antolatzailea: Euskadiko Artxibo Historikoa. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
  • Informazioa eta erreserbak: 944 032 780.
    eah-ahe@euskadi.eus

Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera