2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Hiri-paisaia. Bilboko itsadadarreko kaiak.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Hiri-paisaia. Bilboko itsadadarreko kaiak.
  • Noiz

    2017/10/21

  • Ordua

    11:00etatik 13:00etara.

Bilbao

Oinezko ibilbide gidatua.

Bisitaldi honek itsasadarreko kaietan zehar gidatuko gaitu, Bilboko paisaia itsas arkeologiaren ikuspegitik aurkezteko. San Antongo zubitik hasiko gara eta Arriagaraino jarraituko dugu. Hor, antzerkiaren eraikuntzak kaiak nola aldatu zituen ikusiko dugu. Ondoren, Areatzatik joan, eta Uribitartera pasatuko gara, hor agertu baitziren han 1870era arte egon zen irlaren hondarrak. Azkenik, Abandoibarratik Itsas Museoko dikeetaraino ibiliko gara eta, han, industria-garapenak itsasadarreko bazterretan egitura sendoagoak sorrarazi zituela ikusiko dugu.

Ordutegia

11:00etatik 13:00etara.

Argibide gehiago

Hizkuntza: Gaztelania.

Elkargunea: San Antongo zubia, elizaren ondoan.

Antolatzailea: Arqueocean.

Informazioa eta erreserbak: 609 231 266.
info@arqueocean.com

Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera