2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Gernikako bonbardaketa: suntsipenaren paisaiak.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Gernikako bonbardaketa: suntsipenaren paisaiak.
  • Noiz

    2017/10/09(e)tik 2017/10/13(e)ra

  • Ordua

    11:00etan.

Busturialdea

Oinezko ibilbide gidatua.

1937ko apirilaren 26a. Arratsaldeko 16:30 dira, eta Santa Maria elizako kanpaiak dilin-dalan ari dira hegazkin etsaien helduera iragartzeko. Hiru ordutan bakarrik, Gernikako herri babesgabea suntsituko dute eta hondar bihurtuko dute euskal askatasunen sinboloa. Bisita honetan, Gernikako bonbardaketa nola planifikatu zen aurkituko dugu eta haren ondorio hondatzaileen berri izango dugu. Gainera, eraso izugarri horren ostean kaltegabe geratu zen hegazkinen aurkako aterpe bat bisitatzeko aukera izango dugu. 

 

Ordutegia

11:00etan.

Argibide gehiago

Hizkuntza: Euskara/gaztelania.

Elkargunea: Turismo Bulegoa. Artekalea 8.

Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

Informazioa eta erreserbak: 946 255 892.
turismo@gernika-lumo.net 

Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera