2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Galdamesko bihotza.

  • Noiz

    2017/10/07(e)tik 2017/10/08(e)ra

  • Ordua

    Larunbatean, hilak 7, eta igandean, hilak 8, 10:00etatik 13:30era (bisitaldia) eta 16:30etik 18:30era (hitzaldia eta ikus-entzunezkoa).

Enkarterriak

Oinezko ibilbide gidatua, ikus-entzunezko proiekzioarekin eta argazki-erakusketarekin.

Galdames kanpotik eta barrutik da ederra. Ibilbide honek horko bihotzera hurbilduko gaitu, meatze-ustiapenean oinarrituta eraikiriko paisaia batez gozatzeko: meategi gisa ustiatu zen eta gero Magdalenari eskainitako baseliza bat hartu zuen haitzulo natural handi batean barneratuko gara. Arratsaldean, hitzaldi batek eta ikus-entzunezko erakusketa batek Galdamesko barne-unibertsoaren ikuspegi bat emango digute, geologiaren, espeleologiaren eta arkeologiaren ikuspuntutik. Bisitaldia eta proiekzioa Carlos Glariak (historialaria) eta Alfonso Calvok (espeleologoa, Burnia kolektiboa) gidatuko dituzte.

Ordutegia

Larunbatean, hilak 7, eta igandean, hilak 8, 10:00etatik 13:30era (bisitaldia) eta 16:30etik 18:30era (hitzaldia eta ikus-entzunezkoa).

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
  • Elkargunea: San Pedro plaza (udaletxea).
  • Antolatzailea: Galdamesko Udala.
  • Informazioa eta erreserbak: 946 104 930.
    kultura@galdames.org 

Lekuak mugatuak dira.

Oharra: haitzulorako sarbidea eguraldiaren menpe dago.

Eta gainera