2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Erandio ezagutuz.

  • Noiz

    2017/10/22(e)tik

  • Ordua

    09:30ean.

Busturialdea

Herri-ibilaldia.

9 km-ko ibilaldi honetan, interes-puntuetan azalpen labur bat emango digutenez, egiaztatuko dugu Erandio paisaia-kontraste nabarmenak dituen udalerria dela. Populazioaren dentsitate handiena duten auzoetan hasiko dugu ibilbidea, horiek Ibaizabal itsasadarraren ingurunean hiri- eta industria-ondarea gordetzen baitute. Goiko aldea, ostera, landa-paisaia du, naturarekin zuzeneko harremanean, eta oso ondare-elementu desberdinak ditu: Santa Maria eliza eta Martiartu dorrea (ibilbidearen amaieran begietsi ahalko ditugu).

Ordutegia

09:30ean.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Elkargunea: Josu Murueta plaza (kultura-etxea), Astrabudua, eta Irailaren 23 plaza (udaletxea), Altzaga.
  • Antolatzailea: Erandioko Udala.
  • Informazioa eta erreserbak: 944 890 140.
  • Lekuak mugatuak dira.
  • Oharra: Martiartutik abiapuntura autobusez itzultzeko aukera dago. Nahitaezkoa da izena ematea.

Eta gainera