2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Butroeko gazteluko paisaiaren historia

  • Noiz

    2017/10/14

  • Ordua

    12:00etan.

Busturialdea

Bisitaldi gidatua.

Butroeko gazteluaren ingurunean egingo dugun ibilbide honek eragiten dioten paisaia-alderdiak ezagutaraziko dizkigu. Muino batean, Butroe ibaiak eratutako meandro batean, arroka batzuen gainean, dago kokatuta eta ehun urtetik gorako baso batez inguratuta dago. Hortaz, haren silueta erromantikoak iraganeko paisaiak gogoratzeko bide ematen digu. Nolakoa zen hemen egon zen Erdi Aroko dorrea? Zergatik eraiki zuten hemen? Nola eraldatu da orduz geroztik? Noiz eta zertarako sortu zen lorategi hau? Bisitan alderdi horietan eta beste batzuetan jarriko dugu arreta, ingurune paregabe honetaz gozatzeko.

Ordutegia

12:00etan.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Elkargunea: Madalena baseliza.
  • Eguna eta ordua: Larunbatean, hilak 14, 12:00etan.
  • Antolatzailea: Gatikako Udala.
  • Informazioa eta erreserbak: 626 389 865. admin@gatika.eus Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera