2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Bost elementu txinatarrak Bizkaiko paisaietan.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Bost elementu txinatarrak Bizkaiko paisaietan.
  • Noiz

    2017/10/28

  • Ordua

    11:00etatik 13:00etara.

Bilbao

Helduentzako argazkigintza-lehiaketa eta -erakusketa eta haurrentzako argazkigintza-gymkhana

Zenbait jardueraren bidez, eguneroko paisaiak beste modu batean begiratzen saiatuko gara. Begirada berriak kultura txinatarraren arabera fenomeno naturalak agintzen dituzten bost elementuak hartuko ditu barne. Hain zuzen, metala, zura, ura, sua eta lurra dira, eta horien inguruan osatzen dute txinatarrek beren bizitza eta, jakina, ingurunearekin duten harremana. Naturan oinarritutako jakinduria hori argazkigintzaren bidez berraurki dezakegu, ondarearen bidez urruneko kulturen arteko loturak bilatuz.

Ordutegia

11:00etatik 13:00etara.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
  • Elkargunea: Bilboko Txinatar Institutua. Berastegi 5, 4. ezk.
  • Antolatzailea: Bilboko Txinatar Institutua.
  • Informazioa eta erreserbak: 944 255 131 eta 689 304 701.
    info@institutochinodebilbao.com

Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera