2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Basoa, ezohiko ekoipen-paisaia.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Basoa, ezohiko ekoipen-paisaia.
  • Noiz

    2017/10/08

  • Ordua

    09:30ean.

Busturialdea

Oinezko ibilbide gidatua.

Ibilbide honetan ekoizpen-jarduerak gure paisaiak eraldatu dituela ikusiko dugu. Basoak Aulestiko industria nagusia izan dira mendeetan. Historian zehar, pagoak eta haritzak sartu ditugu egur-ikatza egiteko, gaztainondoak, sagarrondoak eta beste fruta-arbola batzuk zaindu ditugu neguan elikagaiak edukitzeko, arte-hostoak bildu ditugu aziendarentzat edo, azken 120 urteetan, pinuak landatu eta moztu ditugu papergintza-industriarako. Oinizko artadia bisitatzea egoera hori ezagutzeko aukera ona da.

Ordutegia

09:30ean.

Argibide gehiago

Hizkuntza: Euskara.

Elkargunea: Aulestiko plaza.

Antolatzailea: Aulestiko Udala eta Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa.

Informazioa eta erreserbak:946 844 423.

Lekuak mugatuak dira.

Oharra: autobus batek Aulestin hartuko gaitu Bengoleako bidegurutzera eramateko eta hortik 10:00etan irtengo gara oinez. Nahi duena autoz irits daiteke hara edo Okamika industrialdera.

Eta gainera