2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Baso paisaia eta haren kudeaketa

  • Noiz

    2017/10/07(e)tik 2017/10/21(e)ra

  • Ordua

    10:00

Durangaldea Lea Artibai

Basoen jabeak dira hainbat zuhaitz-espezietako basoek osatzen duten gure lurraldeko paisaiaren sortzaile eta kudeatzaile nagusiak. Aitor Onaindia mendi-ingeniariak Durangaldeko eta Lea-Artibaiko basoetara gidatutako bi
ibilbideren bitartez, aukera izango dugu gure basoetako paisaia markatu eta eta zehazten ari diren baso espezieen kudeaketa erak ezagutzeko. Horrez gainera, lekuan bertan ikusiko dugu gure inguruko basoetako langileek zer nolako lanak egiten dituzten basoa mantentzeko.

Ordutegia

Larunbata, urriak 7, 10:00etatik 12:00etara (gaztelaniaz).

Larunbata, urriak 21, 10:00etatik 12:00etara (euskaraz).

 

Argibide gehiago

Informazioa eta erreserbak:

946 203 611 (8:00etatik 15:00etara) eta urkiola@urkiola.org

Lekuak mugatuak dira.

Elkargunea:

Izena ematen denean jakinaraziko dira lekua eta elkargunea.

Hizkuntza:

Euskera eta gaztelania.

Antolatzailea:

Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak eta Basoa Fundazioa.

Ezinbestekoa da basoan ibiltzeko egokiak diren oinetakoak eta arropa eramatea. Ibilbide hau zailtasun ertain-baxukoa da.