2017ko ondarearen Europako Jardunaldiak. Ibarguen eta Altzusta kofradietan zehar

Ondarearen Jardunaldiak
  • Noiz

    2017/10/14

  • Ordua

    10:00

Durangaldea

Ibilbide honetan, Zeanuriko zazpi kofradietatik biko etxe-motak aztertuko ditugu: Ibarguen eta Altzusta. Ibarguenen, plazan, zenbait estilo, funtzio eta garaitako etxeak daude, XVII. mendetik gaur egunera artekoak, adibidez, Emaldi baserria, udaletxea, Arregia etxeak… Bestalde, Altzustan Kallarteko baserrien multzoa, kalemoduan taldekatua, gailentzen da; Bizkaiko egitura libreko eta zurezko itxituradun baserritan aberatsenak diren guneetako bat da.

Ordutegia

Larunbata, urriak 14, 10:00etan

Argibide gehiago

Informazioa eta erreserbak:

946 739 146.

Lekuak mugatuak dira.

Elkargunea:

Zeanuriko Plaza.

Hizkuntza:

Euskara eta gaztelania.

Antolatzailea:

Zeanuriko Udala.

Hiru orduko ibilbidea. Oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.

Eta gainera