100 urte arkeologia indusketak egiten Bizkaian. Santimamiñetik Arkeogi Museora (Kortezubi)

100 urte arkeologia indusketak egiten Bizkaian. Santimamiñetik Arkeogi Museora (Kortezubi)

Busturialdea

Jardunaldi berezia egingo da, Santimamiñe haitzuloan indusketak egiten hasi izanaren oroitzapena egiteko.

Bisita egingo dugu aztarnategira, Juan Carlos López Quintana bertako zuzendariak lagunduta, eta gero Arkeologi Museora joango gara.

Museoan, hain zuzen, haitzuloan indusketa arkeologikoak egiten emandako 100 urteetan berreskuratutako materialak ikusteko aukera izango dugu (eskuarki ikertzaileen esku baizik egoten ez diren materialak).

Iluntzean, silexa nola lantzen zuten erakusteko saio bat egin ondotik, kontzertu batez gozatzeko aukera izango da, haitzuloaren ahoan. 

Antolatzaileak
Santimamiñeko Haitzuloak
Bizkaiko Foru Aldundia

Harremanetarako
Tel: 944 651 657 – 944 651 660

Eta gainera