"Web orrialdeen garapena artistentzat". Html5 eta css3 ikastaroa

  • Noiz

    2017/08/01(e)tik 2017/08/11(e)ra

  • Non

    Fundación BilbaoArte Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

"Web orrialdeen garapena artistentzat". Html5 eta css3 ikastaroa

Bilbao

2017ko abuztuaren 1etik 11ra BilbaoArten web lengoaiaren oinarriei buruzko ikastaro teoriko/praktikoa eskainiko da.

Helburua interneteko lengoaiaren ulerkuntza erraztea eta erabiltzaileak kodeen irakurketa eta edizioan doitzea izango da, maila pertsonal eta artistikoari begira.

Saio bakoitzaren hasieran sarrera teoriko labur bat eskainiko da, jarraian, ikasitakoarekin ariketa praktiko kreatiboak landuz.

Parte-hartzaileek beraien edota proiektu baten web orri propioaren  prototipoa eraikitzeko ahalmena eskuratuko dute.

Noretzat: artistak, edota web lengoaian hasi nahi den edozein pertsona. Ez dira lehendabiziko jakintzarik behar, baina bai interesa eta gogoak.

Irakaslea: Alicia Prieto Echániz (Komunikazioa BilbaoArten).

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera (asteartean hasiz)
17:30etatik 20:30etara

Argibide gehiago

Tarifak: 140 € (125 € artista, erabiltzaile eta BilbaoArteko beste kurtsoetan parte hartu dutenentzako).
Ikasle kopurua: 12 ikasle gehienez.

Eta gainera