“Self identity is a bad visual system”. Gala Knörren erakusketa

  • Noiz

    2017/09/28(e)tik 2017/10/18(e)ra

  • Non

    Fundación BilbaoArte Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Self Identity is a Bad Visual System erakusketak Susanne Von Falkenhausenek Veneziako Bienalaren 56. edizioan e-flux journalen argitaratu zuen saiotik hartzen du izenburua. Bertan, nartzisismoak praktika kultural moduan aurrerapen teknologikoetan efektu bat gidatzen duela azaltzen du, kontsumitzaile moduan gure bizitza kontrolatu eta menperatzera iritsi dena. 80. hamarkada amaieran, Internet gizona existitu eta askatasun osoz edozein motatako informazioa jaso ahal izango genuen espazio utopikoa kontsideratu zen, korporazio nagusiek eta politikoek kontrolik izango ez zuten tokia. Ziberespazio hontaz edo idealizatutako errealitate alternatibotik ezer gutxi gelditzen da sare sozialen sarrerarekin. Sortzen ditugun erabilera eta edukia konputerizatutako sistemen bitartez aztertzen da erakutsi behar digutena eta Interneten kontsumitu behar duguna hautatzeko. Gure nortasuna, gure gustuak eta pertsonalitatea irudikeria baten barruan saleroste objektuak dira. Momentu berean, sare sozialek alderdi erradikal bat ere badute, euren erabilerraztasuna dela eta mainstream bidetan normalean aurkituko ez genituzkeen edukiak banatu ditzakegularik.

Snapchatek sare sozial moduan bere izaera galkorra dela eta jakin-nahia eragiten du, erabiltzaileek partekatzen duten guztia segundu gutxi batzuetan desagertzen da. Proiektuaren parte bezala artistak Interneteko erabiltzaileei Snapchat bidez irudi eta bideoen partekaketa eskaintzea erabaki zuen, genero binarioa, edertasuna eta arrazaren ezarritako arauak hausten zituzten perfilak aukeratuz eta pinturaren bitartez (bide iraunkor eta tradizionala) instant elektroniko baten barruan dibertsitatea ospatzen duten momentu erradikalei espazio bat emanaz.

Gala Knörr Londresen bizi eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan Lizentziatua da Parisgo Parsons The New School For Designen (Frantzia). Londresko Central Saint Martinsen burututako Arte Ederretako Masterrarekin graduatua da. 2015ean, Parisgo Cité Internationale des Artsen 50. urtemugarekin arte egoitza eman zitzaion eta La Térmicako (Malaga) Creadores 2016 beka ere jaso du.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30era

Argibide gehiago

Tarifak
Doako sarrera

Eta gainera