“Paleolitikoa. Kobazulotik Pixelera”” erakusketa: Bizkaiko kobazuloen bisitaldi birtuala Karrantzara iristen da Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik

“Paleolitikoa. Kobazulotik Pixelera”” erakusketa: Bizkaiko kobazuloen bisitaldi birtuala Karrantzara iristen da Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik
  • Noiz

    2018/01/10(e)tik 2018/02/18(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Enkarterriak

Erakusketa honetan bisitariak aukera edukiko du  Karrantzan kokatuta dagoen Ventalaperra kobazuloaren bisitaldi birtuala egiteko eta bere barruan gordetzen dituen  labar-artearen arloko altxorrak ezagutzeko.

Aldi berean,   beste bi bisitaldi birtual egin ahal izango dira, Armintxe  eta Santimamiñe haitzuloetakoak.

Armintxe Lekeition dago eta bertan oraintsu duela 14.000 urte egin ziren berrogeita hamar grabatu inguru aurkitu dira, duten kalitate teknikoagatik eta aparteko  ikusgarritasunagatik oso bereziak eta balio handikoak direnak.

Erakusketa Bizkaiko haitzulo askotan ageri den arte paleolitiko izugarri eta aberatsaren adibide txikia baino ez da. Azken urte hauetan erakunde, arkeologo eta espeleologoek garatu duten lankidetzari eta  lan erkideari esker historiaurreko artea duten kobazulo hauetako artelan asko lehengoratzeko eta  aztertzeko aukera egon da. Ezagunak ziren Ventalaperra (Karrantza), Santimamiñe (Kortezubi)  eta Arenaza (Galdames) kobetatik aparte  oraintsuago sartu dira zerrenda horretan, adierazgarrienak aipatzearren, El Rincón (Karrantza), Askondo (Mañaria), Atxurra (Berritua), Lumentxa  eta Armintxe (Lekeitio)  edo Morgota (Kortezubi) bezalako beste kobazulo batzuk.

Orain Karrantzan bisitatu daitekeen erakusketan kobazuloetan egin diren lanak eta lan horien emaitzak erakusten dira. Teknologia berrien laguntzarekin, erakusketan esperimentatu egiten da sormenarekin eta XXI. mendeko euskarriak erabilita, arte paleolitikoa oinarri tradizionaletan aurkezten diren sorkuntza berriagoekin lotzen da. Iraganetik gaur egunera egindako keinu bat.
Erakusketak era birtualean hiru kobazulo bisitatzeko aukera ematen du: Ventalaperra, Santimamiñe eta Armintxe. Begien bidez, bisitariak Bizkaian agertu diren arte-adierazpenik zaharrenak bisitatu ahal izango ditu, barru-barrutik eta berak bakarrik. 

Gainera, erakusketa bisitatzen duten pertsonek eztanda artistiko bat esperimentatuko dute: arte paleolitikoaren eta XXI. mendearen arteko bat egitea. Miquel Barcelóren lanaren eskutik, bisitariak ikusi ahal izango du nola uztartzen diren arte paleolitikoa eta arte garaikidea eta digitala, eta bat-egite horren ondorioz espazio bakarra sortu dela, adierazpen horien arteko ezberdintasunak diluituz eta bisitaria ezohiko giro emozional eta berritzaile batean murgilduz. Kasu honetan, Armintxen aurkitutako grabatuen irudiak eta Barcelóren "Las Calabazas" koadroak bat egiten dute, aparteko bideo-lan bat, bakarra, sortuz.

Urtarrilean Rekalde Aretoan egin zen erakusketak milaka bisitari izan zituen. Digitalizazio-proiektu honen  lehen urratsa izan zen, ordutik aurrera  erakusketa hori egokitu eta beste udalerri batzuetara  mugitzen delako.  Bilboko agerraldiaren ostean  erakusketa Lekeitiora joan zen  azaroan eta oraingo honetan Karrantzako Turismo Bulegoan egongo da erakusgai otsailaren 18ra arte, astearteetatik larunbatetara, 10:00etatik 14:00etara. Erakusketa herriz herrikoa da  eta Karrantzatik Mañaria eta Galdamesera joango da.

Ondare arkeologikoaren kontserbazio birtuala
Bizkaiko Foru Aldundiak gure lurraldean dagoen ondare arkeologikoa kontserbatzearen alde duen konpromisoaren barruan, lurraldeko Paleolitiko labar-arteko bederatzi kobazuloetako 3 dimentsioetako digitalizazio-lanak egin ditu: Ventalaperra, Askondo, Lumentxa, Arenaza, Morgota, El Rincón, Atxurra, Santimamiñe eta Armintxe. Guztira, Bizkaian Paleolitiko garaiko arte-aztarnak dituzten 14 kobazulo daude, baina Foru Aldundiak bederatzi horietan zentratu ditu bere ahaleginak, kobazulo horiek duten kontserbazio-egoera ona kontuan hartuta. Atxurra eta Armintxe kobazuloak ikerketa-prozesuan daude oraindik.

Proiektu honen helburua Bizkaiko bederatzi kobazulo horien eredu digital bat sortzea da, pinturak, grabatuak eta bestelako aberastasunak herritarrei gerturatzea posible izan dadin.

Ordutegia

Karrantzako Turismo Bulegoan:
Astearteetatik larunbatetara: 10:00etatik 14:00etara.

Eta gainera