¡Nunca más! imágenes de guerra 1936-1939. Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa

¡Nunca más! imágenes de guerra 1936-1939. Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa
  • Noiz

    2017/10/07(e)tik 2017/11/26(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Enkarterriak

22 horma-irudik eta hainbat gauzakiz presoen zerrendak, gutunak, isunak… hornitutako 6 arasek osatzen dute Oroimen Historikoaren berreskurapena bultzatzea helburu duen erakusketa hori.

Enkarterrin jardun zuen gogoz Gerra Zibileko azken euskal erresistentziak eta, Bilbo erori ondoren, bi hilabetean, 1937ko ekainaren amaieratik abuztuaren amaiera aldera, faxistekin aliatutako italiarren eta alemanen hegazkinen 300 bonbardaketa baino gehiago pairatu ziren eskualdean.

Euskadin gerra amaitu zenetik (diktadura luzea etorriko zen gero) eta Eusko Jaurlaritza Enkarterritik barrena atzerrialdira joan zenetik 80 urte igaro direla eta, Gueñesko Udalak eta Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak “Berriro INOIZ EZ! Gerrako irudiak, 1936-1939” deritzon erakusketa inauguratu dute Enkarterriko herri horretako Arenatzarte parkeko kristalezko etxean.

Ordutegia

Ostirala: 17:00etatik  20:00etara
Larunbatetik igandera arte: 11:00etatik  14:00etara
1 Aretoa

Eta gainera