"K-Toñoren Atxuri Txirene"

  • Noiz

    2017/03/01(e)tik 2017/03/30(e)ra

  • Non

    Eleiz Museoa

  • Web

    Bisitatu

"K-Toñoren Atxuri Txirene"

Bilbao

2017.eko martxoaren 1an, Atxuri Auzoaren ikuspegi txirenea eskaintzen duen K-Toño Fraderen marrazki erakusketa zabalduko ditu bere ateak Eleiz Museoan.

Bilboko aldiri zaharraren paisaia, txoko eta jendea erreproduzitzen duten 29 grabatu osotzen dute BilbaoHistorikok Eleiz Museoaren laguntzaz antolatu duen erakusketa hau. Erakusketa hau Atxuri 500 La Encarnación programaren barne ospatzen da, BilbaoHistorikok garatzen duena, Eleiz Museoarekin eta Enkarnazio Elizarekin batera eta Bilboko Udalaren eta beste elkarte batzuen laguntzarekin, Atxuri auzoaren sorreraren 500 urteurrena ospatzeko eta bere susperketa soziokulturala eta komertziala bilatuz.

Juan Antonio Frade Villar, K-Toño (Indautxu, 1945), marrazkilaria, ilustratzailea, kartelista eta idazlea, "Urteko Bilbotarra" 2007.ean, "Txirene of the Year" 2014.ean eta txirene nagusia, erakusketa honen egilea da.

Aipatu behar da erakusketa hau klaustro berean egongo dela “Atxuri, Auzoaren hastapenak" erakusketarekin batera. Erakusketa honi esker Jaime Laitak burututako bederatzi maketei esker era erraz eta didaktikoz Atxuriko Enkarnazio Eliza eraikitzeko erabili ziren eraikuntza moduak eta mendeetan zehar auzoa nola handitu zen ezagutu ahal izango da.

Publikoak erakusketa biak ikusi ahal izango ditu martxoaren 30a arte. Museoaren klaustroan kokatzen diren erakusketa bi hauentzako sarrera dohainikakoa da.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera:
10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
10:30etik 13:30era

Astelehenetan: itxita

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Eta gainera