“Itxaropena iñoiz ez da galtzen". Enkarterri 1937. Gerra zibilaren azken hilabeteak Euskadin

  • Noiz

    2017/06/22(e)tik 2018/03/31(e)ra

  • Non

    Enkarterrietako Museoa-Abellanedako Batzarretxea

  • Web

    Bisitatu

“Itxaropena iñoiz ez da galtzen". Enkarterri 1937. Gerra zibilaren azken hilabeteak Euskadin

Enkarterriak

Enkarterrietako Museoak erakusketa berria inauguratuko du: “Itxaropena iñoiz ez da galtzen. Enkarterri 1937. Gerra zibilaren azken hilabeteak Euskadin”. Erakusketa urte beteko ikerketa lanaren emaitza da, gerra zibilaren nondik norakoak Enkarterrin lehenengo aldiz ikuspegi orokor batetik aurkeztuz.

Bizkaiko eskualde honek hasiera-hasieratik pairatu zuen gerra. Batailoiak, gudariak eta milizianoak eman zituen, bonbardaketak eta errazionamendua jasan, eta milaka errefuxiatu hartu zituen. Baina, zalantzarik gabe, garairik gogorrena ekainaren 19an Bilbo erori ondoren hasi zen, lurraldea gerrako fronte bihurtu baitzen, Bizkaiko azkenengo lurralde librea. Bi hilabeteko borroken ondoren Karrantza eta Lanestosa hartu zituzten 1937ko abuztuaren 24an.

Erakusketak guzti hau eta gehiago biltzen du: Tropen mugimenduak, lurraldeak jasandako bonbardaketak, herritarrek errefuxiatuekin izandako elkartasuna,  gerrako umeak, emakumeen papera gizartearen euskarri bezala,  errazionamendua  eta guztiaren gainetik gure herriak pairatutako izua eta sufrimendua.

Garaiko protagonisten testigantzek toki berezia izango dute, oroimen historikoa erakusketa honen ardatzetako bat izango delarik. Protagonistek tropen mugimenduen eta  bonbardaketen inguruko oroitzapenak helarazi dizkigute. Bizi izandako gosea, beharrak zein gatazka politikoak ezagutarazi dizkigute , baita besteekiko izandako elkartasuna eta aurrera eramandako borroka.

Inaugurazioaren data 1937an Eusko gudarosteko ofizialek Abellanedako Batzar Etxean ospatutako bileraren egunarekin  bat egiten du,  ekainak 22. Bilera hartan gerraren bilakaeraren inguruko erabakiak hartu ziren.

Guzti hau izen bereko argitalpenean bildu egin da, inaugurazioaren egun berean aurkeztuko dena. Azken batean, lan honen bidez Gerra Zibilean Enkarterrin gertatutakoaren lehenbiziko ikuspegi globala eskaintzen saiatu gara. Baina, Bizkaiko Batzar Nagusiak Enkarterrietako Museoaren bidez egiten dituen lan guztietan adierazten dugun legez, sakonago ezagutzeko lehenengo urratsa izatea nahi dugu, etorkizuneko lanetarako akuilua, historia-arloko edota memoria historikoari lotutako lanak egiteko pizgarri.

Ordutegia

Neguko Ordutegia (Urriaren 1etik ekainaren 30era)

  • Martitzenetik zapatura:
    10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara
  • Domeka eta jaiegunetan:
    10:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetan itxita. Abenduaren 25ean eta Urtarrilaren 1ean eta 6an itxita

Udako Ordutegia(Uztailaren 1etik irailaren 30era)

  • Martitzenetik zapatura:
    10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara
  • Domeka eta jaiegunetan:
    10:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetan itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

Sarrera doan

Eta gainera