“Ikus esparru zabalduak”. Zaloa Ipiñaren erakusketa

  • Noiz

    2017/06/09(e)tik 2017/06/28(e)ra

  • Non

    Fundación BilbaoArte Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gardentasunak berak desagerrarazten du sortzen duen espazio bera, hau ireki eta hedatuz. Lanaren izenburuak bideratzen gaitu ideia horretara orobat, zabaltzearen kontzeptura. Preseski, babestu eta besarkatzen gaituen espazioa izan daitekeelako halaber atxilotzen gaituena. Mugak jartzen dizkigu, eta hauek fisikoaz gain, mentalak ere izatera iris daitezke. Hortik beharbada bideoarekin, argiarekin, pareta ikusezinak zeharkatzeko beharra, esparrua gainditzearena espazioa, nolabait, mugagabe bihurtzeko.

Edozein kasutan, Ipiñak hasieratik ezarri nahi izan du barne eta kanpoko esparruen arteko lotura, banaketa saihestezina zaiolako: ez al da egunsentiko azken argiekin nire gela txikitzen eta goibeltzen? Ez al da kanpoko paisaia nire etxearen hondo dekoratiboan bilakatzen? Baoek leku berezia hartzen dute lan honetan Ipiñarentzat, aspalditik dakarren argiaren azterketarako nahitaezkoak izateaz gain, kanpokoaren erlantzaren bidea direlako ere: bertatik sartzen dira sukalderaino zerua edota etxe pareko mendi oihantsua, eta honela, abiapuntu bihurtzen dira euskarri gardenen gainean ostera eraikitzeko, intimitatea bezain arina, hauskorra eta liluragarriak diren objektuak.

Zaloa Ipiñak Obra Grafiko Garaikideko masterra egiteko beka bat jaso zuen A Coruñako CIEC Fundazioaren eskutik. Egoitza artistikoa burutu du Bartzelonako Centre d’art contemporani Piramidón-en (2015). Banakako azken erakusketen artean honako hauek nabarmentzen dira: Ikus-esparru zabalduak Rekalde Aretoan (Bilbao 2016), Invasió luminica Antoni Pinyol galerian (Reus 2016), ITZALezinak Windsor Kulturgintza galerian (Bilbao 2014) eta Ate irekiak Michel Mejuto galerian (Bilbao 2012).

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

17:30etatik 20:30etara

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Eta gainera