"Etsai bat dago" kontzertua Lagunekin eta Lagunentzat

  • Noiz

    2017/09/30(e)tik 2017/10/01(e)ra

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa

  • Web

    Bisitatu

Juan Perez Agirregoikoa

Bilbao

[Lagunentzat soilik]
Jada aurreratu genizuen moduan, Juan Perez Agirregoikoa artistak sortutako gertaera artistiko bat prestatzen ari gara.

Artistak bere ibilbidearen barruan testuinguruan jarriko du otxoteak abestuko duen perfomance berria.

Lagunek era honetan parte har dezakezue:

  • Irailak 30, larunbata
    Emanaldiaren entsegua Entzungelan, banatuko ditugun argibideekin eta testu-liburuarekin, bi txandatan: lehena 18:30–19:15, eta bigarrena 19:30–20:15.
  • Urriak 1, igandea
    Jarduera artistikoa Atrioan egingo da, 9:00etatik 10:00etara, Museoa itxita dagoela.

Museoaren xx. Urteurrenaren ospakizunen baitan obra bakar honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

Eta soilik parte hartzeagatik
Flandestar Maisuek Flandesera joateko gonbita egiten dizute

Turismo de Bélgica: Flandes y Bruselas bidaia-agentziak bidaia bat zozketatuko du in situ, Rubens, Van Eyck edo Bruegel (www.maestrosflamencos.com) bezalako flandestar maisu handien bizitzari eta ondare kulturalari buruzko xehetasunak ezagutzeko.

Saridunari Anberesera joateko bidaia egokituko zaio bi lagunentzat (Bilbotik Bruselara joan-etorria egiteko hegazkin-txartelak, Brussels Airlines konpainiarekin.

Trena Anberesera, hotelean bi gau biko gelan eta gosaria, eta bi City Card hiria ezagutzeko).

Argibide gehiago

Tarifak

Doakoak, soilik webgunean (txartelak online), irailaren 5etik 22ra.

Plaza mugatuak.

Lagun-txartel bakoitzeko parte-hartzaile bat.

Informazio gehiago

Hona hemen funtsezko zenbait gako

Lekua

Auditorioa (larunbata) eta Atrioa (igandea)

Parte-hartzaileak

Museoaren Lagunak, helduak eta 9 urtetik gorako haurrak, irakurtzen dakitenak eta jarduera ez eragozteko isilik egon daitezkeenak.
Ez da beharrezkoa musika edo kantuaren gaineko prestakuntzarik izatea.
Erabat beltzez jantzita joan behar da.

Eta gainera