Nora goaz?

Nagusiak

Nolakoa da nagusi izatea? Noiz heltzen da zahartzarora? Zer gertatzen da erretiratzen zarenean? Zaila izango da lagunak egitea? Aspertu egingo naiz? Nolakoa izango da nire gorputza? Posiblea al da sexua 91 urterekin? Eta bakarrik geratzen banaiz? Heriotzaren beldur biziko naiz?... Galdera horiek egin zizkion bere buruari Marian Gerrikabeitia kazetari eta zuzendari getxotarra, eta ia hamabi nagusiri egin dizkie. Ondorioz, hainbat erantzun jaso ditu nagusien sexuaz, heriotzaz, itxaropenez... Lehenengo pertsonan kontatutako istorio horiek.

'¿A dónde vamos?' adin guztietako jendearentzat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi garenean? Gainera, helburu garbi bat du: gizartean gogoeta eta sentsibilizazioa sortzea, ikus dadin zahartzarora heltzen direnean pertsonek oraindik ere badutela funtsezko eginkizun garrantzitsu eta aberasgarri bat.

Gaur egingo gizartea eraldatzen ari da; errealitate berri bat sortzen ari da, eta biztanleriaren piramidea buruz behera jarri da: Bizkaian, biztanleen 240.000tik gora 65 urtez gorakoak dira, hau da, 5etik 1. EUSTATek emandako datuen arabera, 2050. urterako euskal biztanleen % 38,8 65 urtez gorakoa izango da.

Gizartean gaiari buruzko eztabaida bat sortzeko, «¿A dónde vamos?» filma lurraldeko zenbait lekutan ikusi ahal izango da. Hori dela eta, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluak sustatuta, zineforum batzuk egingo dira Bizkaiko eskualde guztietan. Hona hemen egunak eta lekuak:

  • Urriak 17: Basauri (Ibaigane kulturgunea)
  • Urriak 19: Gernika (Lizeo Antzokia)
  • Urriak 24: Barakaldo (Aula de Cultura Clara Campoamor Kultur Etxea )
  • Urriak 27: Getxo (Andres Isasi Musika Eskola)
  • Azaroak 2: Markina (Esperanza eraikineko ekitaldi aretoa)
  • Azaroak 3: Durango (San Agustín Kulturgunea)

Argibide gehiago

Dokumentalaren hurrengo emanaldia Basaurin izango da, urriaren 17an, Ibaiganeko kulturgunean